XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ene hitzgnoa auzian

P.D. ene aspaldiko adichkideak, badakit ez duela ene lauzkaren beharrik: larrua egina duke chimiko baten jasaiteko eta luma aski choti chistaren bihurtzeko.

Bainan tink-aldi harturen badut ere ez nauke sudurra arterat sarthu gabe!

P.D. Hazpandarrak galdatzen zuen bada: Zertako itzuliphurdika, orai arte hemen denek erabiltzen dugun izkiriatzeko moldea?

Eta aithortu behar dut, nihaur ere galde bera ene buruari askotan eginik nagola auzia abiatuz geroz.

M.L. Arbelbide-k ihardetsi dauku: behar handitan den gauza bat nahi duela berritu.

Etchepare-k aldiz erran dauku, deplauki: Eskuara nahi dugu bizi dadin. Horra zertako erabiltzen dugun x letra

Eta, hitz dautzuet ihardeste horiek, batak ala besteak, hats-bahi utzia nautela! Zer? gure eskuara maitea hortan baitugu! Zer? gure eskuarañoak bere goiti-beheitia x delako signe conventionnel, ez deus hortan baitauka!

Eskuarari zimendutzat emaiteko ez dutea bada zaharreria zahar anitu hortaz besterik. Alaina x hori, ch-en ahoskatzearekin, lehenagoko espagnol zaharraren hizkietarik bat da.

Bos-pa-sei mende hootan segurik, Espagnolek berek ere bazterrerat utzia dute.

P.D Hazpandarrak baitio x-tiar horiek nahi direla gibel-aldez Espeiniari itzuli; ene gostuko Espainiaren ondotik dabiltza-eta heien ondarkinez jabetzeko!

Letra pollita balitz bederen x hori!

Abezedeko hizki itsusienetarik ez dea? Bere lau zango-beso laburren gainean, arras patotcha zaut, apho-tzarra iduri duela edo, itsas-bazterrean, phatza-phatza dabilan karamarrea.

Nago nolaz ditugun batzu hizki horrentzat amodioz zoratuak? Erran zaharrak dioena othe Maitha zazu trunkoa...?

Erranen daukute: Eskualzaindiak onhartua dela x hori.

Hala da; bainan andereño horrek bide ditu bere kasketaldiak! Erraiten dauku: l, r, t, eta n bustiak hizki doblez behar direla markatu eta izkiriatu: ll, rr, tt eta gn, nun ez diren tilet batzu buruan emaiten

Berak abezedeari eman legeari ez dioeia berak lephoa bihurtzen manatuz x izkiria dezagun ch?!

Gure gostuko, x hori une entorse à l'esprit et à la logique de l'alphabet basque dugu.

Descartes zenaren esnea hurrupatuz eta San Tomas Akindarraren haragia jakituz haziak baigira, ez ditugu batere lakhet les entorses à la logique, zainhartadura horiek.

Eskualzaindiaren lanak izanikan-ere! Behialako idazlariak ez ziona: Quandoque bonus dormitat Homerus...